XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina zuhur ala zoratuta, nireak ez du garrantzirik azaldu berri zaidanaren aurrean.

Orain ez baitago inolako dudarik: grabatuko neskatila arriskuan dago eta paretako mezua niri zuzendua da.

Baina nor dugu neskatila hori? Nola ezagutzen nau? Nondik deitzen dit? Nola jakin ditzaket gauza horiek?

Goiz osoa argibideren baten bila igaro dut.

Ganbarara igo naiz atzera apika lehenbiziko aldian ez nien xehetasun guztiei erreparatu, baina nire ikerketek ez dute batere arrakastarik izan.

Jaitsi naizenean, mahai ondora jo dut berriro, liburuari beste ikustaldi bat egitera.

Baina orduan, orrialdea beste behin ikuskatzean, irudi ikaragarri bat topatu dut, bereganatua naukan izu-espiral honetan erremediorik gabe erorarazten nauena.

Gelan ez baitzegoen inor, neskatoa grabatutik ezkutatu egin da.

Biolentzia-aztarnak zeuden gelan zehar, dena nahasturik, borrokan aritu izan balira bezala.

Eta norbait laguntza-mezua ezabatzen saiatu da, ia irakurtezin bihurtzeraino! Aldameneko paretako atea, gainera, zabalik zegoen, guztiz hutsik ematen zuen gela baten zatia erakutsiz, baina, ez dakit zein arrazoirengatik, mehatxu ilunen bat gordetzen zuela iruditu zait.